Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Talka Bulegoak 48 negozio lagundu ditu bere lehen urtean

Iaz martxan jarri zen zerbitzuaren helburua autonomoei, negozioei eta enpresei orientazioa eta aholkularitza eskaintzea da.

Beatriz Brosa, Aizpea Otaegi eta Eneko del Amo, Talka bulegoan.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/15

Errenteriako Udalak Talka Bulego berria abiatu zuen iaz autonomoei, negozioei eta enpresei orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko helburuarekin. Zerbitzu hori Covid-19ak tokiko ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko jarri zen martxan enpresen beharrak hurbilagotik ezagutzeko. Orain, bere sorreratik urtebete pasa denean, guztira 48 negozio lagundu dituzte, eta lehen urte horren balorazioa eta zerbitzuaren gakoak eta xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean Talka Bulegoan Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak eta Beatriz Brosa Oarsoaldea Garapen Agentziako zuzendari laguntzaileak.

Zerbitzu hori Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eskaintzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin. Aurrez aipatu bezala, lehen urtean 48 negozio lagundu dira, hainbat sektoretakoak. Zerbitzua gehien erabili dutenak merkataritzaren, zerbitzuen, sormenaren eta teknologiaren esparrukoak dira, baina ostalaritza, industria, elikadura eta turismo enpresei ere bideratu zaizkie laguntzak.

Laguntza horiekin, udalerriko sare ekonomikoari babesa emateaz gain, enpresei diagnostiko bat egiten zaie, bizi duten egoera identifikatzeko eta ekintza-plan bat garatzeko. Beatriz Brosak xehetasunekin azaldu ditu zerbitzuaren nondik-morakoak: “Laguntza behar duten enpresen diagnostikoa egiten dugu elkarrizketa baten bidez. Bi aldeen arteko hausnarketa bat egiten da enpresa horiek zein egoeratan dauden ikusteko eta diagnostikoa osatzeko. Ondoren, behar duten eraldaketaren gakoak edo erronkak identifikatzen ditugu, eta erronka horiek lortzeko ibilbide bat edo ekintza-plan bat definitzen dugu. Azkenik, ekintza-plan hori garatzeko, orientazioa ematen diegu diru laguntzak eskuratzeko eta euren helburuak lortzeko”.

Zerbitzua erabiltzeko gonbidapena

2022. urtean, Talka Bulegoa sektore ekonomikoen jarraipena egiten eta zerbitzua garatzen darrai. Hori dela eta, Errenteriako Udalak eta Garapen Agentziak enpresak, autonomoak eta negozioak animatu nahi dituzte doan den zerbitzua erabiltzeko. Horrez gain, nabarmendu nahi izan dute zerbitzua ez dela soilik arazoak dituzten enpresei bideratzen, izan ere, hausnarketa moduan ere erabil daiteke.

Talka Bulegoa Errenteria-Oreretako Turismo Bulegoaren espazio berean dago kokatua, Madalen kaleko 3. zenbakian, eta asteartetik larunbatera dago irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Uztailean eta abuztuan, berriz, arreta ordutegiek aldaketa izango dute; ordutegi hori astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Zerbitzuen eskaera honako bideetatik egin daiteke:

  • 943 49 41 29 telefonoan.
  • Talka Bulegoan aurrez aipatutako ordutegian.
  • Oarsoaldea Garapen Agentziaren webgunearen bidez.

Langabeak kontratatzeko laguntzak

Orientazio eta aholkularitza zerbitzu horrez gain, enpresei laguntzeko eta eskualdeko enplegua sustatzeko, udal eta agentziako ordezkariek gogorarazi dute negozioek eta enpresek langabeak kontratatzeko laguntzak jaso ditzaketela Berpiztu programaren ‘Laneratzeko poloa’ proiektuaren barruan.

Laguntza horien helburua da laguntza ekonomikoa ematea eta Oarsoaldean erroldatuta dauden eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden 96 langabetuen kontratazioa erraztea.

Gaur eginiko agerraldian enpresek baliabide horiek erabiltzera animatu nahi izan dute, laguntza horiek garrantzitsuak baitira. Kontratazio berri bakoitzeko 6.000 eurorainoko diru laguntza jaso ahal izango da eta kontratazioek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan beharko dute, lanaldi osoan. Informazio osatua Garapen Agentziaren webgunean aurkituko dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.