2022/6/20

Sutea izan da Lintziringo jatetxe batean

Antza denez jatetxe batean izan da sutea, eta ondorioz, hotelean eta gainerako komertzioetan zegoen jendea desalojatu behar izan dute.

Donibaneko kantina lizitatzeko "irizpide zorrotzak" eskatu ditu EH Bilduk

Udal gobernuak puntetako establezimenduaren kontratazio prozesua "inolako ingurumen irizpiderik gabe" abiatu izana gaitzetsi du koalizioak.

Jaietan gerta litezkeen eraso matxisten aurrean zer egin azaldu du udalak

Barrutietako jaiak heltzear, zenbait informazio txartel sortu dituzte udal arduradunek, prebentzioaren eta biktimen babesaren alde.

Bigarren hasi du liga Sanpedrotarra Arraun Elkarteak

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian bigarren sailkatu dira moreak; atzetik Hondarribia eta laugarren San Juan.

Errenteriako pala taldea, txapeldun Herriartekoan

Herriko palistak 2-0 nagusitu ziren finalean Andoainen aurka, eta 27 urteren ondoren berriz lortu dute txapelketa bereganatzea.

Antxo Areto Futbola Bigarren B-ra igo da; eta ospatu dute

Laskorainen kontrako lehia estuaren ondoren, liga lehen bukatzeagatik lortu du kategoriaz igotzea antxotarren areto futboleko lehen taldeak.

Lehen kolpea, Hondarribiarena

ETE Ligako lehen estropada Hondarribiarentzat izan da, Pasaian. Hibaika hirugarrena izan da, bigarrenetik arnas batera.

Liburutegien udarako ordutegi murriztuaren berri eman du udalak

Goizez soilik egongo dira zabalik lau barrutietako liburutegiak, eta denbora tarte batez guztiz itxiko dituzte bakoitzaren ateak.

Landarbasoko Dizdizka abesbatza kantuan ariko da larunbatean

Maddalen Dorronsororen zuzendaritzapean, abesbatzaren kontzertua 22:00etan hasiko da, Madalenaren Basilikan.

San Joan bezperako Urdiaingo Kantaia berreskuratuko da

Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da udako solstizioari ongi etorria emateko emanaldia. 22:00etan hasiko da, Herriko plazan.

Lau Haizetarak bihar itxiko du ikasturtea, jai giroan

Ikasturteari bukaera emateko, merienda eta emanaldi bat prestatu dituzte elkarteko kideek. 18:30ean hasiko da, egoitzaren kanpoaldean.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-6-17)

Ekainak 17ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXport Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrerak dira.

Gehiago