Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Anexa dantza konpainiako webgunea martxan du Eresbilek

Julio Duran Anexako dantzari ohiak material oparoa gorde eta sailkatu zuen, eta Eresbili utzi dio webgunea sortzeko.

Pello Leiñena, Harkaitz Millan eta Julio Duran.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/21

1970eko hamarkadan dantza garaikidean aitzindaria izan zen Anexa konpainiako Julio Duran dantzariak jasota zuen dokumentazioa utzi dio Eresbileko artxiboari, eta dagoeneko ikusgai dago Eresbilen webgunean. Gipuzkoako Dantzagunearen bitartekaritzarekin, iragan astean sinatu zuten kontratua Julio Duran dantzariak, Pello Leiñena Eresbileko zuzendariak eta Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak.

Dantza konpainiaren sorreratik, 1970ean, Anexako dantzaria izan zen Duran, eta Anexak 1970 eta 1974 urteen artean estreinatutako 25 koreografiatik, 17ren estreinaldian aritu zen. Hain zuzen ere, aro horretakoa da Duranek jaso zuen material gehiena, baina 1998 arteko dokumentuak ere baditu. Anexan dantzari gisa aritu zen urteetan material oparoa bildu eta sailkatu zuen Duranek, hala nola, argazkiak, negatiboak, inpresiorako plantxak, kartelak edota arropa. Duranek bizitza osoa eskaini zion dantzari. Anexan kide izan zuen Iñaki Landarekin batera dantza akademia bat ireki zuen, eta erretiroa hartu arte bertan izan ziren lanean. Horrez gain, gaur egun dantza garaikidean diharduten egile askoren irakasle izan ziren.

Webgunearen datuak eta ezaugarriak

Duranek emandako materialarekin eta informaziorekin, Anexari buruzko informazio ugari jasotzen duen webgunea eraiki du Eresbilek. Datu historiko asko emateaz gain, 80 argazki baino gehiago dituen galeria osatu dute. Horrekin batera, Anexak estreinatutako 25 koreografiatako bakoitzari orri bat eskaini diote, baita estreinatu gabeko hiruri ere.

Bitxikeria gisa, jakinda garai hartan ikus-entzunezko dokumentuak jasotzea zaila zela, TVE grabatzen ari zen ‘Momentos vascos’ saioaren inguruan Duranek grabatutako bideo bat ere jaso du Eresbilek.

Honakoak dira Duranen Anexaren funtsaren datu nagusiak:

  • 4 erantzun koaderno.
  • 10 album.
  • 4 programa karpetatxo.
  • 37 argazki.
  • 60 gutun-azal negatiboekin.
  • 35 karpeta kartelekin.
  • 7 dokumentu txiki.
  • 15 inprimatze-xafla.
  • 3 jantzi.
  • Super-8 film-bobina bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.