Aurten bai, San Joan bezperan suak eta dantzak hartuko dituzte plazak
Trintxerpetarrek 20:00etan egin dute hitzordua, Gudarien plazan. Antxotarrak beranduago hasiko dira, 22:30ean, Gure Zumardian.
Etzi, osteguna, San Joan bezperarekin, plazak su eta dantzaz beteko dituzte urteroko legez pasaitarrek. Oraingoz bi hitzorduren berri eman dute antolatzaileek: Trintxerpen bata, eta Antxon bestea.
Illunbe Musika Elkarteak Gudarien plazan antolatu du dantza; 20:00etatik aurrera, zuhaitz inguruan arituko da Illunbe Dantza taldea, txistularien musikak lagunduta.
Antxotarren kasuan, Gure Zumardian dute bertoko bizilagunek hitzordua. Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak udako solstizioa antolatu du, 22:30etik aurrera. Plazan egingo dute “urteko gaurik ederrena ospatzeko soka-dantza”.