Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia aurkeztuko dute gaur
Hariak planaren nondik-norakoen berri emateko ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Hariak, bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategiaren aurkezpena egingo dute gaur arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Saioan parte hartuko dute, besteak beste, Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatuak, Loreto Osa, Pasaiako Gizarte Ekintza zinegotziak, eta Rakel San Sebastian, Adinberriko zuzendariak.
16:30etan abiatuko da jardunaldia, ordu horretatik aurrera zenbait ekintza antolatu baitituzte Bizkaia plazan. Ondoren, 18:30a aldera, adierazpenak emango dituzte arduradunek, eta 19:00etan hasiko da ekitaldia.
Informazio gehiago nahi duena Adinberriko arduradunekin jar daiteke harremanetan 943 41 53 89 telefono zenbakiaren bitartez.