Pasaiako Musika Eskolako ikasleek matrikula berritu dezakete gaurtik
Lehen aldiz izena eman nahi dutenek datorren astelehenera arte itxaron beharko dute eskolan izena eman ahal izateko.
Gaurtik aurrera Pasaiako Musika Eskolan matrikula berritu ahalko dute dagoeneko ikasle direnek. Lehen aldiz izena eman nahi dutenek, aldiz, hilaren 27ra arte (datorren astelehena) itxaron beharko dute.
Kasu batean nahiz bestean, online egin beharko dute inskripzioa interesdunek. Zalantzarik duenarentzat edo informazio gehiago behar duenarentzat, dena den, telefono zenbaki bat eman dute arduradunek: 943 39 60 55. Goizeko 09:00etatik 13:00ak arte deitu ahalko da bertara.