PSE-EEk "gardentasuna" eskatu dio alkateari Altzateko kasuan
Altzateren inguruko Kostetako bi aurkako txosten jaso ondoren, "argibide urgenteak eta erantzukizunak" eskatu dizkiote udalari.
Alderdi sozialistak idazki bat erregistratu du Errenteriako udaletxean Altzateko planifikazioaren inguruan “argibide urgenteak” eman ditzaten eskatzeko. Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak dio Errenteria-Oreretak “udaletxe eta alkate gardenak behar dituela, euren erantzukizunak asumitzen dituztenak. Ez da normala Altzate bezalako hirigintza planifikazio batek Kostetako aurkako bi txosten jasotzea, bizilagun kaltetu ugarirekin, eta alderdi politikoek kanpotik jabetu behar izatea”.
Horrez gain, Palenciak erantsi du udal ordezkariak ez direla “gai izan” ez soilik gainontzeko alderdi politikoak informatzeko, baizik eta herritarrei informazioa helarazteko, “gehienbat zonalde horretan etxea erosi dutenei”. Bukatzeko, bozeramaileak adierazi du “EH Bilduren eta bere ordezkarien gardentasuna kaskarra” izan dela, eta “herrian gertatzen diren egunerokotasunean askotan” gertatu dela egoera hori.