Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Touring KE mendeurrena prestatzen hasi da

Klubak 100 urteak 2023an beteko baditu ere, dagoeneko hasi dira urteurren esanguratsu hori antolatzen, eta programaren inguruko lehen zertzeladak eman dituzte.

Klubeko zein udal ordezkariak Fanderian.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/21

Kirol arloan denboraldi oparoa eta bikaina osatzeaz gain, datorrena are eta bereziagoa izango da, 2023ko ekainaren 22an Touring Kirol Elkarteak bere mendeurrena ospatuko baitu. Mendeurren hori urte osoan zehar ospatuko da, eta gaur eman dituzte urteurren berezi horren lehen zertzeladak Fanderiako futbol zelaian Asier Yerobi presidenteak, eta zuzendaritza taldeko Ana Berridik, Antxon Aizkorretak eta Mikel Azkunek. Klubeko arduradunekin batera, alderdi politiko guztietako udal ordezkariak bildu dira, Aizpea Otaegi alkatea buru izanik. Alkatearekin batera EH Bilduko Itziar Ostolaza, Elkarrekin Podemos IU-ko Maite Gartzia, PSE-EEko Isaac Palencia eta EAJ-ko Garbiñe Oiarbide bildu dira.

Asier Yerobi presidenteak azaldu du urtebete baino gehiago daramatela mendeurreneko ekitaldiak prestatzen. Aurrerapen moduan, presidenteak iragarri du programa urte osoan ospatuko dela, publiko guztiak aintzat hartuko dituen egitarau zabalarekin, Errenteria-Oreretako herritarrak muinean izanik: “Guk ulertzen dugu Touring Kirol Elkartea herriarena dela. Dudarik gabe mendeurrena berezia eta historikoa izatea nahi dugu, baina batez ere herrikoa izan dadin da helburua”.

Presidenteak ez du egitarau osoa ezagutarazi nahi izan, ekintzak gutxika iragartzen joango baitira, baina egingo diren jarduera batzuk azaldu ditu; hala nola, mendeurrenerako egingo duten liburua, talde guztientzako sortuko duten elastiko berria, 2023ko urtarrilaren 27an Lekuona Fabrikan egingo duten aurkezpena edota 2023ko ekainaren 24ko egun handia. Azken egun hori berezia izatea nahi dute, eta horretarako jarduera ugari antolatuko dituzte Fanderian. Egun hori biribiltzeko, kontzertu bat prestatuko dute Herriko plazan.

Touringen osasuna, oso ona

Mendeurrena betetzear dela, Touring “osasuntsu” dagoela zehaztu dute klubeko ordezkariek. “Duela lau urte hartu genuen kluba zuzentzeko ardura, eta harro esan dezakegu gure hastapenetan iragarri genituen ardatz nagusiei eta zehaztu genuen ibilbideari zorrotz jarraitzen diogula”, baietsi du Mikel Azkune zuzendaritzako kideak.

Kirol arloan lehen talde lehiakorrak osatu dituzte, eta mutilen lehen bi taldeek igoera lortu dute. Gizonen lehen taldeari dagokionez, Hirugarren Mailarako igoera lortu dute 23 urteren ondoren, eta mendeurren historiko hori maila berrian egingo dute. Horrez gain, emakumeen egitura indartu eta sendotu dutela nabarmendu du Azkunek, eta futbol eskolarekin apustu serioa egiten ari direla azaldu du. Momentu honetako osasun onaren adibide argia da klubak 500 jokalari baino gehiago dituela.

Udala, elkarlanerako prest

Aizpea Otaegi alkateak argi eta garbi esan du Errenteriako Udala alboan izango dutela eta bat egiten dutela klubak jarritako erronkekin. Touring herriko kluba izateaz gain, herriaren nortasunaren ikur garrantzitsu bat dela zehaztu du alkateak, eta mendeurrenaren ospakizunak “klubetik harago” joango direla: “100. urteurrena herri hau osatzen dugun herritar guztien ospakizuna izango da. Touring denok sentitzen dugu geure, eta ospakizunak klubaz harago joango dira. Prestatu duten programa horren erakusle da, eta ziur nago herritarrek erantzungo dutela”.

Klubeko ordezkarien ildotik, alkateak ere klubaren “osasuna ona” dela, eta mendeurrena “sendo” harrapatzen duela nabarmendu du: “Touring sendo dago momentu honetan. Zuzendaritza aldaketak indar, ilusio eta erronka berriak ekarri zituen. Aurten, gainera, oso urte oparotik gatoz, lorpen eta arrakasta ugarirekin”.

Mendeurrena ospatzeko, logo berria

Mendeurrena modu berezian ospatzeko, logo berria sortu du klubak, eta zuzendaritza taldeko kide den Ana Berridik logoaren aukeraketan egon diren xehetasunak azaldu ditu: “Ibon Izagirre errenteriarrak hainbat logo prestatu zituen mendeurrenerako. Guk klubetik hiru hautatu genituen. Gure asmoa hasieratik izan da ahalik eta herritar gehienek parte hartzea, horregatik, bozketa ireki bat abiatu genuen, martxoan hasi zena. Herritar askok hartu dute parte, eta oso pozik gaude”.

Horrez gain, bozketan parte hartu zuten pertsona guztien artean sariak banatu ditu klubak. Sarien zozketa hori gaur eguerdian egin da Fanderian, eta bi emakume izan dira garaileak. Montse Amok Zamalbide jatetxean bi lagunentzako bazkaria irabazi du; eta Olatz Ezpeletak, berriz, mendeurreneko elastikoa, logo berriarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.