Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura

Atlantikaldiko lehen artistak iragarri dituzte

Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D'Afrique, Albany, España Circo Este eta Palmerita Coco Blue dira talde horiek.

Iker Tolosa, Aizpea Otaegi eta Maite Gartzia.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/22

Atlantikaldia martxan da, eta antolatzaileak gogor ari dira lanean kultur topagune eta musika jaialdiaren IX. edizioa prestatzeko. Aurtengoa irailaren 15etik 18ra izango da, eta ohiko izaera eta formatuarekin berreskuratuko dute, herriko kaleak berriz hartuta. Egun horietan oholtzara igoko diren taldeen izenak iragartzen hasi da Errenteriako Udala, eta gaur goizean eginiko agerraldian zenbaiten izenak eman dituzte jada Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Atlantikaldiaren zuzendariak.

Taula gainean ariko diren lehen artista konfirmatuak Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D’Afrique, Albany, España Circo Este eta Palmerita Coco Blue dira.

Aurtengo edizioa ‘Itsas Kodeak’ lelopean egingo da, eta Aizpea Otaegik lelo hori aukeratzearen arrazoiak azaldu ditu: “Herri ezberdinen arteko elkar ulermenerako erabili izan diren lengoaia unibertsala dira itsas kodeak, eta Atlantikaldiak nortasuna badu, urte hauetan guztietan eraiki dituen lengoaia komunei esker lortu du. Sorkuntza, musika, dantza, artea eta eragileen arteko elkarlana dira Atlantikaldiaren hizkuntza unibertsala, kulturen arteko elkarbizitza ahalbidetzen eta sustatzen dutenak”.

Jaialdiak lau gune izango ditu

Atlantikaldiak irauten duen egunetan, lau gune nagusietara eramango dituzte emanaldiak: Lehendakari Agirre plaza, Panier, Herriko plaza eta Foru plaza, nahiz eta ibaian eta herrian zehar ere egitasmoak antolatuko dituzten. Aurtengoa herriko txoko ezberdinetan jaialdiarekin bat egitearen sentsazioa berreskuratzeko ekitaldia izango dela baietsi du Maite Gartziak: “Kalean dabilen jendeak, ezustekoan bada ere, jaialdia topatzea nahi genuke, antolatutako ekintzekin gozatzeko”.

Egitarau osoa irailean iragarriko badute ere, “diziplina askotariko edukiz betetako programa” antolatu dutela aurreratu du Gartziak, “nazioarteko sortzaileen eta herriko elkarte ezberdinen proposamenekin osatutako lau eguneko programazioarekin”.

Horrez gain, musika ikuskizunak ‘Itsas Elkarrizketen’ bidez aberastuko dituztela zehaztu du Iker Tolosak: “Jatorri anitzetako sortzaileak harremanetan jartzea du xede egitasmoak, nazioartekoak eta bertakoak, eta inoiz batera taularatu gabeko emanaldiak eskaintzea ahalbidetzen du honek. Dagoeneko jaialdiaren bereizgarri nagusienetako bat bilakatu dira”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.