Bihar hasiko dira Donibanen Sanjoanak ospatzen
Bihar botako dute txupinazoa sanjuandarrek, eta larunbat arratsaldera bitarteko ekintzak prestatu dituzte.
Bueltan dira, aurten bai, Pasai Donibaneko Sanjoanak; eta ospatuko dute. Jaiei bihar bertan emango diete hasiera sanjuandarrek, aurten Izaro Duran eta Danel Castillok botako duten txupinazoarekin; aurretik, baina, buruhandiak ibiliko dira barrutiko kaleak astintzen.
Ospakizunengatik, Pasaiako Udaltzaingoak ohartarazi du alde zaharra itxita egongo dela era guztietako ibilgailuentzat. Hori horrela, Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe egon beharko da honako ordutegi hauetan: bihar, osteguna, 18:00etatik aurrera; etzi, ostirala, 09:30etik aurrera; eta etzidamu, larunbata, kalea itxita egongo da egun osoan zehar, eta kotxerik ez plazan 09:30etik 21:00ak bitarte.
Horra hor datozen egunetarako sanjuandarrek antolatu dituztenak:
- Bihar, osteguna
- 18:00tan buruhandiak abiatuko dira Meipitik.
- 19:30ean, txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Izaro Duran eta Danel Castilloren eskutik.
- Jarraian, Lintxua dantza taldeak agurra dantzatuko du.
- 20:45ean Konstantzia bandarekin bidea egingo dute sanjuandarrek, plazatik elizara.
- 21:00etan, salbea.
- 22:00etan, San Juan sua.
- Etzi, ostirala
- 10:00etan, Diana Itsas Mendiko txistularien eskutik.
- 11:30ean, meza eta, ondoren, hamaiketakoa.
- 12:00etan, haurren danborrada.
- 17:30ean plazan jolasak, buruhandiak eta txokolatada.
- 22:00etan, Piedadean kontzertua.
- Etzidamu, larunbata
- 10:30ean, haur eta gazteen lasterketa, Xanju Kirol Klubaren eskutik.
- 12:00etan, Muxikoak plazan, Patxi eta konpainia*rekin.
- 17:00etan, apar festa. Oharra: txapinak eta betaurrekoak ekarri.