Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Hariak: desio ez den bakardadeari aurre egiteko bide-orria

55 urtetik gorako Gipuzkoako biztanleriaren herena bakarrik sentitzen da, eta egoera horri aurre egiteko estrategia aurkeztu dute Donibanen.

Bi urteko prozesuan parte hartu duten eragileek bat egin zuten atzo arratsaldeko topaketan, Donibanen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/22

Atzo arratsaldean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, nahi ez den bakardadeari aurre egiteko Hariak estrategia aurkeztu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko, Pasaiako Udaleko eta Adinberriko ordezkariek. Denera hamar topaketa antolatu dituzte probintziako eskualde guztietan, eta Pasaiakoa zazpigarrena izan zen.

Joan diren bi urteetan gizarte erakundeekin nahiz organo publikoekin elkarlanean egindako parte hartze prozesuari esker, gipuzkoarren bakardade mota horri heltzeko “bide-orri” bat sortu dute. Helburua: Etorkizuneko politika publikoak modu partekatuan eraikitzea eta Gipuzkoa zainketen abangoardian kokatzea.

Gizarte Politikako foru diputatu Maite Peñak eta Adinberriko zuzendari Rakel San Sebastianek, Pasaiako Gizarte Ekintza zinegotzi Loreto Osarekin batera, estrategiaren edukiak azaldu zituzten atzo Donibanen. Pasaitarren ordezkariak saretzean eta komunitate loturak sendotzean jarri zuen fokua.

Erakundeetako eta gizarteko ordezkariek, adituekin batera, 51 pertsonako talde eragile bat osatu dute, prozesu osoaren gidaritza hartu duena. Orobat, 400dik gora lagunek parte hartu dute orain dela bi urte abiarazitako bidean: Gipuzkoako 77 udalek, 98 gizarte erakundek eta tokiko eragileek, Osakidetzako 6 ESIk, eta 20 enpresa eta berrikuntza-zentrok.

Bakardadea
Aldundiak gidaturiko Bakardadeak azterlanaren arabera, 55 urtetik gorako Gipuzkoako biztanleriaren %30 inguru bakarrik sentitzen da, nahiz eta %5,5ak soilik onartzen duen modu irekian.

Oinarri horretatik abiatuta, Hariak estrategia Gipuzkoako bakardadeen aurrean jarduteko esparru estrategiko bat da: “Gida gisa funtzionatzen duen tresna bat da, eta nahi ez diren bakardadeen aurkako borrokan jarduera zehatzak konprometitu eta zehaztu nahi ditu” azaldu zuen Maite Peñak, eta hiru helburu zehaztu ere:

  • Bakardadeei buruzko elkarrizketa publikoa eraikitzea.
  • Pertsonen arteko loturak eta harremanak indartzea.
  • Bakardade-egoerak prebenitzen eta gainditzen laguntzea.

Estrategia hau adineko pertsonengan eta zahartze-prozesuetan ardazten bada ere, hori ez da modu esklusiboan garatuko. Estrategia bakardadearen hiru dimentsiotan esku hartu ahal izateko eratu da: soziala, emozionala eta existentziala, eta bakardade egoerei, bakardadearen aurreko kalteberatasun egoerei eta harreman bazterketako egoerei aurre egiteko jarduerak aurreikusi dituzte.

Atxikimendu bila
Hariak estrategiak Gipuzkoako gizartearen atxikimendu boluntario eta loteslea bilatzen ditu, modu kolektiboan erakundeen bitartez, edo banaka herritar gisa. Pertsonek, bakardade egoeren aurrean, gaitasun eta baliabide pertsonal gehiago izatea da ardatza, lotura sozial eta afektibo sendoagoen bitartez.

Rakel San Sebastianek adierazi duenez, “egindako lana itzuli nahi diegu beren ekarpena egin duten pertsona guztiei, eta herritar guztiak animatu nahi ditugu estrategiarekin bat egitera, guztion artean nahi ez diren bakardade egoerak prebenitu eta gainditu ahal izateko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.