[Galeria] Izaro Duran eta Danel Castillok hasiera eman diete Sanjoanei
Bi sanjuandar gazteek bota dute aurtengo txupinazoa. Abiatzear den astebururako egitaraua prestatu dute bizilagunek.
Hasi dira 2022ko Pasai Donibaneko Sanjoanak. Atzo 19:30ean bota zuten ospakizuna inauguratzeko txupinazoa Izaro Duran eta Danel Castillo sanjuandar gazteek, eta suziria piztearekin batera piztu zen Santiago plazan ospatzeko gogoa.
Buruhandiak, txupinazoa eta Ikurrinaren igoera, Lintxua dantza taldearen agurra, Konstantzia bandarekin kalejira, salbea eta sua. Horiek atzoko arratseko osagai nagusiak. Gaur eta bihar, gehiago eta hobeto! Hemen klik eginda kontsulta daiteke egitaraua.