[Argazki galeria eta bideoa] Aspaldian sentitu gabeko sua
Herriko Plazan hilabete gehiegiz itxarondako sentipenak bizi izan ziren atzo gauean, San Joan bezperako ekitaldien harira.
Orereta Ikastolak hilaren 18an egindako Sorgingarra egitasmoari esker, atzo, San Joan bezperan udaburuko sua piztu ahal izan zen Errenteria-Oreretan. Plazan egindako ekitaldietan, lehenik Herri Arte Eskolako dantzariek egin zuten dantza, ondoren Iraultza Dantza Taldekoek Urdiaingo Kantaia berreskuratu zuten, eta azkenik, Ereintzakoek udalbatzako kideen partaidetzarekin eta suaren magalpean soka-dantza egin zuten.
Aspaldian bizi ez ziren une horiekin ederki asko gozatu zuten Herriko Plazan, euriaren mehatxupean, izan zirenek. Jarraian, gaueko hainbat irudi HITZAri Carrera argazkilariak emandakoak.