Trenbideetako lanengatik, aparkaleku berria eraikiko dute Alabergan
Lanek iraun bitartean egongo da indarrean, eta gaueko ordutegia izango du: gaueko 21:00etatik goizeko 09:00etara.
Martxan dira Galtzaraborda auzoa Altza eta Pasaiarekin lotuko dituen lurpeko trenbide saihesbidea egiteko lanak, ETS erakunde publikoaren eskutik. Bada, lanek Aiako Harria kaleko hogeita bat aparkalekuri eragingo die, eta horiek kenduko ditu udalak datorren ekainaren 28tik aurrera, behin behinean.
Hori dela eta, Errenteriako Udalak 54 aparkaleku egokitu ditu Alabergako garajeen gainean dagoen plazan. Dagoeneko erabilgarri dago behin behineko aparkalekua, eta gaueko erabilera izango du: gaueko 21:00etatik goizeko 09:00etara izango da ordutegia. Trenbideko lanek iraun bitartean egongo da eskura aparkaleku berria.