Zinegotzi berria du Lezok
Migel Angel Sanchezek erretiroa hartu eta kargua utzi du. Haren ordez, Enrique Figeroa jeltzalea izango da udal taldeko kide berria.
Atzo, ekainaren 23, ez-ohiko udalbatza ospatu zen Lezon. Jesus Mari Martiarena alkateak udal taldeak elkartu zituen, zinegotzi aldaketa egiteko xedez. Izan ere, Migel Angel Sanchez zinegotziak erretiroa hartu eta kargua utzi zuen atzo. Ondorioz, udal talde jeltzalea zinegotzi berri batek osatuko du gaurtik aurrera. Aurrerantzean, Enrique Figeroa Laboa izango da Lezoko zinegotzi berria.
Alkateak Figeroari zorte on handia opa dio ibilbide berrirako.