Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxo AF-ren sasoiaren balorazioa egin du Alberto Ferreres presidenteak

Datorren denboraldira begira ere jarri da presidentea, beste talde bat izango baitute, eta finantziazio iturri berriak beharko baitituzte.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/27

Bukatutzat eman berri du 2021-2022 denboraldia Antxo Areto Futbolak, eta joan diren hilabeteen gaineko balorazioa egin nahi izan du Alberto Ferreres presidente antxotarrak. Aurreratu du datorren sasoian talde bat gehiago izango dutela zuri-gorriek.

Klubeko lehen taldeak Estatuko Bigarren B Mailara igotzea lortu du, eta bigarren taldeak Gipuzkoako Hirugarren Mailatik Bigarrenera egin du ere sasoi honetan. Gazteen futbol taldeak, berriz, “sekulako” urtea izan du, Ferreresen arabera.

Bigarren B-ra igoko den taldea hartu du ahotan lehenengo presidenteak: “Ezin zaio gehiago eskatu talde honi; futbol mailan nahiz talde bezala, oso bat eginda dagoen familia bat da. Miresgarria da”. Zuri-gorriek antxotarren izena Espainia osotik zabalduko dute datorren denboraldian; kategoria mantentzea “erronka oso zaila” izango dela uste du lehendakariak.

Harro agertu da Ferreres bigarren taldekoek egindako lanarekin eta, horri esker, etorri den igoerarekin ere: “Urte ona izan da areto futbolaren munduan hasten ari diren gazte hauentzat. Etorkizun handia dute”. Gazteek “sekulako” urtea izan dute, “harrobi hobeezina dugu”.

Talde berri bat eta urteurrena
Dagoeneko 50 dira Antxo Areto Futboleko familiako kideak, “zifra pentsaezina kluba sortu genuenean”, ekarri du gogora Ferreresek. Eta hurrengo urtean gehiago izango dira, talde berri bat sortuko baitute Gipuzkoako Hirugarren Mailan.

Zentzu guztietan izango da berezia urte hau Pescados Ferreresenentzat, dagoeneko esandakoa ospatzeaz gain, klubak 10 urte beteko baititu aurten ere, eta festa handia egin nahi dute urteurrena ospatzeko. Oraingoz, aurreratu dute haurrentzako jolasak, herri bazkaria eta kontzertu bat egongo direla irailean egingo den festan. Aurrerago emango dituzte xehetasun gehiago.

Finantziazioa behar
Lehenengo taldea, esan bezala, Espainiako Bigarren B kategorian arituko da datorren sasoian, eta horrek bidaia luzeak finantzatzea eskatuko dio klubari. Gastuak “oso handiak” izango direla aurreikusi du Ferreresek.

Hori horrela, sustengua eskatu die antxotarrei, eta heltzear diren 2022ko San Ferminetara begira jarri da presidentea horretarako. Egunero mariskada bereziak antolatuko dituzte, eta horietatik ateratako diruari esker ahaleginduko dira proiektua aurrera ateratzen. Photocall bat ere prestatuko dute, jokalariekin nahiz euren koparekin argazkiak atera ahal izateko.

Eskerron hitzekin bukatu du Ferreresek aurtengoaren atzera begirakoa: karteletan publizitatea jarriz lagundu dutenei; bazkideei; azken afaria egin zuten sukaldariei; Carlos eta Esam dj-ei; klubaren parte izandako eta zendutako zaleei… “Hau ere haien parte da, eta eskerrak herri guztiari, dena eman baitute, kiroldegia bete dute igoera fasean, eta beraz, eskerrak bihotz-bihotzez denon partez”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.