Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lezoko kirol guneetako langileak: iritsi da akordioa

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, BPXport enpresak eta Lezoko kirol guneetako langileek hitzarmena sinatu dute.

BPXporten eta langileen ordezkariak, hitzarmenaren sinatze ekitaldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/06/27

Borrokaldiak merezi izan du. LAB sindikatuak iragarri du Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuko langileek lan itun propioa izango dutela. “Langileen lan baldintzak hobetzeaz gainera, galdutako erosmen ahalmena berreskuratuko dute. Egindako borrokaren ondorioz garaipena lortu dute”, adierazi dute sindikatutik. Langileek BPXport enpresarekin (Lezoko kirol gune horiek kudeatzen ditu) egin dute akordioa. Baina LABek zehaztu du Lezoko Udalaren lana ezinbestekoa izan dela akordioaren egikaritzean, hori sustatzeko interlokuzio lanagatik eta ekimenagatik. 34 langilek egite dute lan herriko bi kirol instalazio horietan.

Lau urte eta bederatzi hilabeterako akordioa da sinatu berri dena. Hala, horren barruko atalik nabarmenetakoa da langile guztiei aplikatuko zaielako Gipuzkoako Titulartasun Publikoko Kirol Instalazioen hitzarmena, horrela, langileen artean zegoen soldata eta lan baldintza arrakalarekin  bukatuko delarik, denen lan baldintzak homologatuz.

Bestalde, soldaten igoera izango dute, 2012tik horiek izoztuta izan ondoren. Hala, 2022ko maiatzaren 1etik 2026. urtera arte, urteroko soldaten igoera KPI+%1ekoa izango da; 2026ko urtarrilaren 1ean soldaten igoera hori egunekoekin alderatuz %20koa ez bada, hori gaindituko da portzentai horretara iristeko. “10 urteetan galdutako eros ahalmena berreskuratzea ahalbidetzen die langileei honek”, esan dute LABetik.

Bestelakoan, langileek zeregin propioetarako ordaindutako egun bat hartu ahal izango dute, eta bajen kasuan, soldataren %100a jasoko dute langileek eri dauden bitartean.

Langileek eta enpresak sinatu berri duten hitzarmenean lortutako baldintzak “ezinbestekoak” zirela ebatsi du LABek, “langile hauek bizi duten prekarizazioa gainditzeko hastapeneko pausoak direlako”. Altzateko eta Bekoerrotako langileek borrokaldi luzea egin dute euren lan baldintzen alde, hasieran barne mailan, eta 2022a hastearekin batera herrira begira ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.