Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lezoko Ikastolaren jolastokian eraberritze lanak egingo dituzte

530 metro koadroko azalera izango duen estalkia jarriko dute, eta aldi berean jolaserako eremu berria sortuko dute.

Estalkiaren irudim orokorra.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/06/27

Pasaia-Lezo Lizeoaren Lezoko egoitza nagusian eraberritze lanak egingo dituzte udan. Horien asmoa da bertako jolastokiaren erdia-edo estaltzea, eta aldi berean jolaserako eremu berria sortzea. “Gaur egun hormigoizko pista soila denari itxura aldatzea da asmoa, ikasleentzako eremu askoz atseginagoa eta naturalagoa sortuz”, adierazi dute hezkuntza zentrotik. Horrela, haurrek jolaserako aukera gehiago izango dituzte eguraldiaren nondik-norakoen menpe egon gabe.

Estalkia 530 metro koadro ingurukoa izango dela azaldu du Pasaia-Lezo Lizeoak, hau da, egungo patioaren erdiaren adinako espazioa estaliko dute metalezko egitura (metakrilatozko piezekin osatua) izango duen azpiegiturarekin. Baina hori ez da dena: estalkiaren barrualdeko zati bat berdegune bihurtuko dute, zuhaitz eta guzti, egurrez egindako orekarako gailuekin. Albo batean, Tipi bat ere jarriko dute

Lizeotik jakinarazi dute jada abian direla lanak, eta espero dutela abuztuaren bukaera aldera den-dena erabiltzeko prest izatea, hau da, ikasleak oporralditik bueltatzerako prest izatea. Estalkiaren kostua 400.000 eurokoa da, eta horren barruan joango den jolas-eremu eta berdegunearena 24.000koa. Lezoko Udalaren laguntza izango du ikastetxeak lanen kostuari aurre egiteko.

Estalki berriaren barruko jolas eremua.

Aspaldiko eskaera
Lizeotik adierazi dute ikastolako erabiltzaileen aspaldiko eskea zirela abuztuaren bukaera aldera egikarituko diren lanak. Ikasleekin jarduera gehiago egiteko aukera izango dela ziurtatu dute. Aldi berean, ikastolako ordutegitik kanpo herritarren erabilera librerako eremu izaten jarraituko du gune horrek, udalarekin egindako hitzarmenari esker.

Lizeoaren Lezoko eraikinean 300 bat ikasle izaten dira ikasturtero, Lezokoak eta hezkuntza eragilearen barruan dauden gainontzeko ikastoletakoak. Hala, 0-5 adin tartekoez gain, LH1 eta LH2ko ikasleak ere jasotzen ditu herriko eraikinak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.