San Pedroko jaiengatik, aldaketak egongo dira barrutiko mugikortasunean
Arraunlari kaleari, kai eremuari, Torreatzeko zonaldeari eta Ondartxo pasealekuari eragingo diete, batik bat, murriztapenek.
Biharko 17:00etatik aurrera Arraunlari kalea itxita egongo da. 2022ko San Pedroko Jaiak direla eta, bihartik aurrera ezingo da edozein motatako ibilgailuekin sartu barrutiko zenbait zonaldera, Pasaiako Udaltzaingoak aditzera eman duenez. Eremu horiek Arraunlari kalea, kaia, Torreatze eta Ondartxo pasealekua dira. Horra hor detaileak:
- Bihar, asteartea, Arraunlari kalea itxita egongo da 17:00etatik aurrera.
- Bihartik hasita, halaber, Esnabidetik aurrera soilik zamalanak egin behar dituzten langileak pasa ahalko dira, bai eta bertako bizilagunak nahiz mugikortasun mugatua dutenak. Azken bi horiek soilik aparkatu ahalko dute aipaturiko zonaldeetan; gainontzekoek, Trintxerpeko kaian utzi beharko dituzte ibilgailuak.
- Bertakoek aukera izango dute Hospitalilloko kaiaren bukaerako eremuan aparkatzeko (San Pedroko lonjako sarreratik gertuen dagoen eremuan), ostiraleko 16:00etatik igandeko 18:00etara (sarrera Esnabidetik).
- Etzi, asteazkena, Arraunlari kalea itxita egongo da 11:00etatik aurrera.
- Ostegunean, hilak 30, Arraunlari kalea itxita egongo da 17:00etatik aurrera.
- Arraunlari kalean ezin izango da aparkatu uztailaren 1eko (ostirala) 17:00etatik uztailaren 3ko (igandea) 18:00ak arte.
- Eremu murriztuetako bizilagunei (Arraunlaritik aurrerakoei) gomendatu diete, ibilgailu partikularrak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta egokitutako aparkalekuetan utz ditzaten.
- Uztailaren 1a, ostirala; 2a, larunbata; eta 3a, igandea: Arraunlari kalea itxita egongo da egun osoan zehar, 10:00etatik aurrera. Bertakoek igandeko 18:00etatik aurrera aurrera aparkatu ahal izango dute.
Ordutegi horiek gutxi-gorabeherakoak direla ohartarazi dute, eta udaltzainek alda ditzaketela, trafiko eta segurtasun arrazoiak tarteko. Goiz nahiz gauetan, ekitaldirik ez dagoenean, bertakoak eta zamalanak egin behar dituztenak soilik ibili ahalko dira aipaturiko guneetan.
Eskerrak eman ditu bertako poliziak hartu diren neurriak “ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik”. Informazio gehiago behar duena udaltzaingoarekin jar daiteke harremanetan 943 00 43 00 zenbakira deituta.
