Pilota eskola bukatuta, J. Etxeberria pala memoriala hasiko da gaur
Pilota eskola hilaren 18an itxi zen Jokin Altuna pilotari profesionalaren presentziarekin. Pala memoriala, berriz, gaur hasiko da, 19:45ean Agustina Otaola pilotalekuan.
Hilaren 18an, Agustina Otaola pilotalekuan, EPLEko pilota eskolaren denboraldi bukaerako ekitaldia egin zen. Eskuz eta palan aritzen diren pilotari ugari bildu ziren ekitaldi horrez gozatzeko, eta pilotari gazteek sorpresa handi bat izan zuten, Jokin Altuna Aspe enpresako pilotari profesionala bertaratu baitzen haurrekin egoteko. Altunak aktiboki hartu zuen parte saio horretan, pilotari gazte eta begiraleekin batera.
Pilota eskola bukatuta, Joakin Etxeberria Pala Memorialaren XXVII. edizioa hasiko da gaur. EPLEk antolatzen duen txapelketa larruzko paletan jokatuko da, eta 23 urtez azpiko eta senior mailako palistak ariko dira lehian. Norgehiagoka guztiak Agustina Otaolan jokatuko dira, eta finalak uztailaren 24an izango dira, Madalenetan.
Honakoak dira lehen bi partiden ordutegiak:
Asteartea 28, 19:45ean.
- Larruzko paleta seniorrak: Final laurdenak. Estefano-M. Begiristain / Endika-Abel.
Osteguna 30, 21:00etan.
- Larruzko paleta seniorrak: Final laurdenak. Eskisabel-Ruben / Irastorza-Andonegi.