Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Etxean utzi du Pasaia Kayakek Euskadiko Kopako Itsas Kayakeko urrea

Badian lehiaturiko proban lehen izan dira pasaitarrak, taldekako sailkapen orokorrean. Haurren Espainiako Kopan ere onena eman dute.

Talde pasaitar osoa, Trintxerpen, garaipenak emandako garaikur eta dominekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/29

Denboraldiko taldekako lehenengo garaipena lortu zuen Pasaia Kayakek iragan igandean badian bertan lehiaturiko Itsas Kayakeko XVII. Euskadiko Kopako proban. Zumaiako Itxas-Gain taldearen kontra “lehia estua” izan zutela aitortu badute ere, gailentzea lortu zuen marea urdinak.

12,4 kilometroko ibilbidea bete behar izan zuten palistek, irteera eta helmuga Torreatze zutelarik. Ibilbidearen zati handiena kanpoaldean bete zuten, lau luze eta hiru ziaboga, zehatzago esanda. Txema Yarza klubaren arduradunaren arabera, ia 2 metroko sakonerako itsasoak “gogortu eta zaildu egin zuen kirolarien lana”, azken tartean bereziki, ipar-mendebaldeko haizea bortiztu zenean.

Talde zumaiarreko kirolariek azkarren egin zuten emakumeetan (Maite Etxaberekin) nahiz gizonetan (Oier Aizpuruarekin), baina pasaitarrek maila hobea eman zuten, orobat, kategoria guztietan, taldekako sailkapenerako puntuak pilatuz.

Ion Carballo izan zen urdinen apusturik handiena Senior gizonen garaipena lehiatzeko, baina ezin izan zuen ezer egin Aizpuruak itsasoan erakutsitako nagusitasunaren aurrean. Bigarren postuari eutsi eta atzetik izan zuen Carballok Antton Araneta taldekidea, podiuma osatuz, ordubeteko langaren azpitik.

Ioar Alonso meritu handiz burutu zuen proba Kadeteen kategorian, taldeari baliagarri izango zitzaizkion puntuak eskuratuz. Txema Yarzak ere brontzezko domina lortu zuen Beterano Masterren artean, eta gainerako taldekideen lan onari esker pasaitarrek gaipena etxean utzi zuten talde-palmaresean.

Haurren Espainiako Kopa
Prestatzaileek ez dute alde batera utzi Gaizka Lopezek eta Oinatz Alonsok Haurren Espainiako Kopan (ipar-eremua) Trasonan (Asturias) egindako lana. Ia 100 palista izan ziren proba bakoitzean, 3.000 metroko ibilbidearekin, eta Lopezek top-10ean sartzea lortu zuen A kategorian; Alonso, aldiz, B kategoriako 20 onenen artean sailkatu zen.

Marea urdinak indartsu jarraitzen du, ur lasaitan zein itsasoan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.