[Galeria] Herriko Plaza bete dute sanpedrotarrek txupinazoa ospatzeko
Txalo artean hartu dute bizilagunek Maialen Muguruza arraunlari sanpedrotarrak aurkezturiko suziria. Egun osoko egitaraua dute gaur ere.
Martxan dira 2022ko San Pedroko Jaiak. Atzo bota zuten 20:00etan txupinazoa, Maialen Muguruza arraunlari sanpedrotarrak jaien aurkezpena egin eta gero. Jarraian, LGTBI+ ortzadarraren banderaren altxaera egin zuten.
21:30ean helduen danborrada abiatu zen Pablo Eneatik, eta Javi DJa-ren emanaldiarekin eman zioten bukaera suziriaren egunari.
Gaur, gehiago, San Pedro eguna baita. Goiz-goizetik hartu du barrutia txistularien dianak, eta 12:00etan, haurrek, Inude eta Artzainen desfilea egingo dute. Ordu horretan bertan Licino Reficeren meza ere. Arratsaldeko nahiz datozen egunotako egitaraua hemen klik eginda kontsulta daiteke.
Bien bitartean, horra hor atzoko txupinazoko zenbait argazki.