[Galeria] San Pedroko Inude eta Artzainen haurren desfilea
San Pedroko txikienen konpartsak kolore eta dantzaz josi du barrutia gaur eguerdian. Helduena, datorren igandean.
Eguerdiko 12:00etan abiatu dira San Pedroko txikiak, inude eta artzainez txukun jantzita. San Pedroko Inude eta Artzain txikiek egin dute 2022ko sanpedroetako desfilea, eta eguzkia lagun, gainera! 12:00etan abiatu da konpartsa barrutia kolore, dantza, musika eta umorez josteko.
Haurren desfilea eginda, helduek dute orain testigua. Uztailaren 3an, datorren igandearekin, egingo dute horiek euren erakustaldia, txikienen ordu berean: 12:00etan. Horien jarraian Vermutekea antolatu dute, Boteron.
Jarraian, gaur eguerdiko desfilearen zenbait irudi:
