Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakOrokorra

Antxoko jaiengatik, zenbait trafiko aldaketen berri eman du udaltzaingoak

Luzuriagako aparkalekua ia guztiz okupatuko dute barraka eta ferietako txosnek. Kale nagusietako batzuk, bestalde, itxita egongo dira.

Luzuriagako aparkalekua ia guztiz okupatuko dute barraka eta ferietako txosnek.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/01

Heltzear dira Antxoko San Fermin Jaiak, eta ohi bezala, Luzuriagako eremuan barraka eta ferietako txosnek lur hartuko dutenez, ezin izango da balizaturiko eremuan aparkatu datorren asteleheneko 08:00etatik, hilaren 13ra bitarte.

Jaiek barrutiko kale nagusiei ere eragingo diete: Kupeldegi eta Blas de Lezo arteko Hamarretxeta kalean ezin izango da aparkatu hilaren 6ko 09:00etatik, hilaren 11ra bitartean. Bertan jarriko dituzte jaietako saltoki postuak.

Antxoko jaiek dirauten bitartean barrutian egokitu eta seinaleztatu diren aparkaleku hauetan utzi ahalko dira ibilgailuak:

  • Hilaren 7tik (osteguna) aurrera, futbol txapelketa bukatu ondoren, Usozeko kirol-eremuan aparkatu ahal izango da.
  • Luzuriagan, libre geratzen den eremuan, bertakoentzako aparkalekua egokituko da.

Bestalde, hilaren 6tik 11ko 07:00ak arte Antxoko kale hauetatik ezin izango dute ibili era guztietako ibilgailu motordunek: Hamarretxeta, Zumalakarregi, Oarso eta Gure Zumardia.

Herriko sarrerak berdin mantenduko dira, baina trafiko perimetrala ezarriko da kale hauetatik: Eskalantegi, Luzuriagako aparkalekuaren perimetrala, Gelasio Aranburu, Blas de Lezo eta Maiatzaren Lehena. Kale horietan noizbehinka mozketak egin ahal izango direla ohartarazi du udaltzaingoak, jaietako hainbat jardueratarako (buruhandiak, danborradak, etab.).

Herritik ateratzeko bideak, berriz, honakoak izango dira: Papineko bidea, Luzuriaga-Gelasio Aranburu-Oarsoko biribilgunea, edo Blas de Lezo. Poliziak ohartarazi du hesituriko eremuetan aparkatutako autoei isuna jarriko zaiela, eta garabiarekin erretiratuko direla horiek.

Eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Informazio gehiago behar duena haiekin jar daiteke harremanetan 943 00 43 00 telefono zenbakiaren bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.