Aurten ere, txupinazoa udaletxetik ikusteko aukera zozkatuko da
Bost sarrera bikoitz zozkatuko dituzte uztailaren 13an, eta hilaren 14an argitaratuko dituzte izenak. Formulario bat bete behar da horretarako.
Aurten ere, Madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu udalak. Alegia, orotara hamar pertsona sarituko dituzte.
Zozketan parte hartzeko, pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena. Internet bidez, formulario hau bete behar da. Sarean izena eman ezin dezakeenak, ordea, uztailaren 4 eta 8 artean 943 449 598 telefonora deitu beharko du, goizeko 09:00ak eta eguerdiko 13:30ak artean.
Zozketa uztailaren 13an egingo da, eta sarituen izenak hilaren 14ean argitaratuko dira Herribiziaren webgunean.