Hasi dute udako kirol kanpaina
Gazteenek "Top Kirolari" ekin diote. Hortaz gain, gaurtik aurrera Bekoerrota kiroldegiaren ordutegia luzatuko dute.

Lezoko Udalak udan zehar kirola sustatzeko kanpaina abiatu du. Hau horrela, aste honetan zehar “Top Kirolari” ekin diote, eta haurrek eskalada, esgrima zein patinajea praktikatzeko aukera izan dute, besteak beste. Udalaren arabera, ekintzok harrera bikaina izan dute haurren artean.
Horretaz gain, udalak Bekoerrota kiroldegiaren ordutegia luzatu dela ohartarazi du, uda dela-eta. Gaurtik hasita, honakoa izango da ordutegi berria aurrerantzean: astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik gaueko 21:00etara; larunbatetan, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 20:00etara; eta igande nahiz jaiegunetan, itxita egongo da.