'Lagunak' laburmetraia aurkeztu dute
Aurten ekoitzi du gazte talde batek, Gabierrotako udal gaztelekuan. Gazte taldeko kideen interesak islatzen ditu film laburrak, baita udal balioak ere.

Aurtengo ikasturtean zehar, Errenteriako Gabierrota udal gaztelekuko talde batek “Lagunak” laburmetraia ekoitzi du. Bada, Reina aretoan aurkeztu dute orain, eta gazte taldeko sei lagunen interesen emaitza izan dela azpimarratu dute. Gainera, aurkezpenera hurbildu ziren hamarnaka lagunek ekoizle nahiz laguntzaile izan dituzten gizarte hezitzaileekin norbere interesak partekatu ahal izan zituzten.
Udalaren esanetan, laburmetrai honek udal balioak oso modu egokian islatzen ditu. Besteak beste, taldearekiko errespetuzko harremanak sortzea, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza nagusitzea, zein konpromiso sozial eta komunitarioak sustatzea.