Freskatzeko iturria Altamiran
Sagarzulo jatetxearen parean jarri dute freskatzeko eremu berria. Bertatik jende asko pasatzen delako jarri dute.
Lezoko Udalak iturri berria jarri du Altamiran, Sagarzulo jatetxearen parean. Jesus Mari Martiarena alkateak adierazi du inguru horretatik jende asko pasatzen dela egunerokoan, eta bidegorria ondoan izanik, beharrezkotzat eman du freskatzeko eta hidratatzeko gunea ezartzea. “Herritar askok eskertuko digute lan hau”, adierazi du Martiarenak.