Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Madalenek badute egitaraua: zabala eta askotarikoa

Bihar eta ostirala artean eskuratu ahal izango da herriko hainbat guneetan. Digitalean eskuragarri dago jada Herri Biziaren webgunean.

Itziar Ostolaza, Aizpea Otaegi, Elixabete Murua, Maite Gartzia eta Isaac Palencia, Herriko plazan.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/12

Madalenak gainean dira, eta bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, indartsu datoz. Egun gutxi geratzen dira herriko jaiek txupinazoarekin eztanda egiteko, eta udal ordezkariek gaur egin dute egitarauaren aurkezpen ofiziala Herriko plazan.

Lehenik, Aizpea Otaegi alkateak hartu du hitza, eta jairik gabe igaro ditugun bi urteren ondoren, “aurtengoak desio eta irrika bikoitzarekin” hartuko ditugula adierazi du. Horrez gain, madalenen zentzu sinbolikoari dagokionez, jaiek “komunitatea birsortzeko ezinbestekoak” direla nabarmendu du, “herri honekin eta elkarrekiko dugun konpromisoa berritzeko egunak” baitira.

Era berean, alkateak baietsi du madalenak hiru baliorekin eta zutaberekin estuki lotuak daudela: partaidetza, konpromisoa eta zaintza. Partaidetzari dagokionez, “herriko pertsona eta eragileen inplikazioa” azpimarratu nahi izan ditu. Herriko jaien egitaraua jai batzordeak osatzen du, eta Otaegik eutsi du eragileen ekarpenik gabe “ezinezkoa” litzatekeela programazio “anitza eta askotarikoa” osatzea.

Konpromisoa ere oso presente dagoen zutabea dela aipatu du alkateak: “Herri hau konpromisoaren gainean eraikita dago. Madalen jai hauetan omenduko ditugun Arrats eta Ekintza BIBE elkarteak konpromiso horren adibide garbia dira. Gure jendarteko pertsona eta kolektibo zaurgarrienen eta askotan ikusezin direnen alde, finean, herri honen kohesioaren alde, egiten duten lanari aitortza kolektiboa da izango duten omenaldia”.

Azkenik, zaintzaren balioa nabarmendu nahi izan du Otaegik, eta “askatasunean, berdintasunean eta aniztasunean gozatuko” diren festen aldeko aldarria zabaldu du, “begi bat norberaren gozamenean jarrita, eta bestea ingurukoenean”. Horrez gain, “erasoek inolako tokirik” izango ez dutela azpimarratu du. Horren harira, “erasorik gabeko madalenen aldeko lanketa berezi bat” egin dutela azaldu du, datozen egunetan xehetasunekin aurkeztuko dena.

Egitarauaren ildo nagusiak

Aizpea Otaegik egin duen moduan, Maite Gartzia Kultura zinegotziak jai batzordearen eginkizuna nabarmendu nahi izan du: “Elkarte ugari aritu dira aurten ere lanean adin guztietarako egitarau zabal eta anitza prestatzeko. Udalaren eskutik joan dira, baina lan gogorra egin dute egitaraua osatzeko”.

Urtero egiten den bezala, hilaren 21eko txupinazoa modu ezberdinetan bizitzeko aukera egongo dela azaldu du Gartziak. Alde batetik, hiru txupinazo antolatu dira: umeentzako mila koloreko txupinazo txikia, Holi txupinazoa eta betiko txupinazoa. Bestetik, betiko txupinazoa Herriko plazan bizitzeaz gain, Zumardian jarritako pantaila erraldoian edo Herri Biziaren webgunean streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.

Eskainiko den musika programazioa ere zabala eta askotarikoa izango dela nabarmendu du zinegotziak, herriko gune ezberdinetan gozatu ahal izango dena.

Programa, paperean eta digitalean

Madalenetako programak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira herriko hainbat guneetan. Bihar eta ostirala artean, hilaren 13tik 15era, 10:00etatik 13:00era, egitarauak banatuko dira udaletxeko arkupetan. Horrez gain, Lekuona Fabrikan Galtzaraborda, Fanderia eta Beraungo kirol instalazioetan eta gainontzeko udal eraikinetan ere eskuratu ahal izango dira, eta Oarso aldizkariarekin ere banatuko dute. Guztira, 9.400 ale argitaratu dituzte paperean.

Digitalean, berriz, Herri Biziaren webgunean eskuragarri dago dagoeneko egitarau osoa.

Azkenik, madalenak aske disfrutatzeaz gain, herritarrek jaiak nola bizi dituzten partekatu nahi badute, traola bat bideratu dela azaldu du Gartziak. #Madalenak2022 traola erabiliz, herritarrek sare sozialetara argazkiak, bideoak edo txioak igotzea animatu dute, madalenen kontakizun kolektiboa eraikitzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.