Elizalde eskolako frontoia margotu du udalak
Lurreko marrak txukundu, paretak argitu, eta sare berria jarri du udalak. Lanek, orotara, 8.800 euroko aurrekontua izan dute.
Oiartzungo Udalak zenbait egokitzapen egin ditu Elizalde eskolan. Batetik, paretak eta lurreko marrak txukuntzeko margoketa lanak egin ditu. Bestetik, sare berria jarri du ere. Orotara, lan hauek 8.800 euroko aurrekontua izan dute.