[Argazki galeria] Erromeria Eguna, bero-bero
Beroa bai, baina giroa beroaren adinakoa edo handiagoa. Larunbatean egin zuten Errenteria-Oreretan 23. Erromeria Eguna.
Bero, baina egoki. Hala joan zen larunbatean Ereintza Dantza Taldeak antolatutako erromeria eguna. Bero eguratsean, eta giroan. Goizetik musika taldeek alaitu zituzten herriko kaleak, bolo-jokoetan ere ibili ziren, eta dantzariek herrietatik desfileak egin ondoren, bazkaldu baino lehen Gamon Zumardian egin zuten lehen agerraldi bateratua.
Merkatuzarreko bazkariaren ondoren, arratsaldean gehiago. Gamon Zumardian zentratu zen erromeria handia, hainbat musikariren ekarpenarekin, taretan Patxi Perez eta Konpainia taldekoek girotu zutelarik arratsaldea. Noski, plaza beteta, herritarrak dantzan.
Jarraian, larunbateko giroko hainbat argazki.
