Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKirola

Madalenetako Haur Krosa bueltan da

Hilaren 24an, igandea, izango da, 12:00etan, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, eta aurten zendu den Javier Ormaetxea omenduko dute.

Marta Barea eta Elixabete Murua.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/18

Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, bueltan da Batzokiko Kirol Elkarteak antolatzen duen Madalenetako Haur Krosa, eta gaur goizean aurkeztu dute Elixabete Murua EAJko bozeramaileak eta Marta Barea EAJko kideak. Aurtengoa ‘XIII + 2’ edizioa izango dela eutsi dute antolatzaileek, “pandemiak eragindako bi urteko nahitaezko etenaldi hori nolabait irudikatu nahi izan” baitute.

Madalenetako Haur Krosa hilaren 24an, igandea, izango da, 12:00etan, eta hiru mailatan lehiatuko da: 2013 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrak edo gazteagoak; 2011 eta 2012 urteen artean jaiotako kimuak; eta 2009 eta 2010 urteen artean jaiotako infantilak.

Ibilbideari dagokionez, ohikoa izango da. Koldo Mitxelena plazan hasiko da, Batzoki aurrean. Bertatik Xenpelar eta Madalen kaletik igaroko da, eta Koldo Mitxelena plazan bukatuko da. Gaztetxoenek eta kimuek itzuli bat egingo dute, eta infantilek, berriz, bi bira emango dizkiote ibilbideari.

Izen-emateak krosaren egunean bertan egingo dira Batzokiaren aurrealdean, 10:00etatik aurrera.

Antolatzaileek urtero kirol elkarte edo kirolari bat omentzen dute. Aurten Javier Ormaetxea omenduko dute, Batzokiko Kirol Elkartearen “alma materra” izan dena. Ormaetxea aurten zendu da, eta hari omenaldia egingo diotela aurreratu du Elixabete Muruak: “Aurtengo edizioa oso berezia izango da, merezitako omenaldia eskainiko baitiogu Javier Ormaetxeari. Azken urteetan, pilota izan du ardatz nagusi, haur eta gazte mailan. Oarsoaldean eta Bortzirietan Javier Ormaetxearen hutsunea nabarituko da”.

Errenteria-Oreretako EAJko ordezkariek haur guztiak animatu nahi izan dituzte plaza bete eta krosean parte hartzeko. Horrez gain, alderdikide eta Ormaetxearen lagunei omenaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.

Azkenik, EAJko ordezkariek herritarrei madalenez “gozatzeko” deia luzatu diete: “Herritarrek madalenez gozatzea nahi dugu, azken bi urteetan gozatu ezin izan ditugun ekitaldietan parte hartuz, zuhurtziaz baina pozez eta alaitasunez. Eta, bereziki, herritarren segurtasunaren eta sexu-erasoen aurkako protokoloei, adi”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.