'Trapu Zikinak' antzezlana taularatu du Lore Morek
Labaderoan elkartu zituen hainbat eta hainbat lagun konpainiak. Geuretik Sortuak Udalbiltzaren bekaren fruitu da egitasmoa.
Trapu Zikinak antzezlanaren eszena bat. Atzo, Oiartzungo Labaderoan. Iragarri bezala, atzo, hilak 17, Lore More antzerki konpainiak Trapu Zikinak antzezlana taularatu zuen Oiartzunen. Labaderoan elkartu ziren hainbat eta hainbat lagun, Geuretik Sortuak sormen bekaren zirkuituaren parte da antzezlana.
Udalbiltzak eskaintzen du beka hori, eta Euskal Herriko hogeita hamasei udaletan dago indarrean. Hiru arte esparruei begira eskaini zen diru laguntza hori, eta antzerkiaren aldetik jaso zuen aukera konpainiak. Urte hasieran, HITZAk egitasmoaren inguruko erreportajea osatu zuen.

