[Galeria] Tenperatura altuek ere ez dituzte trintxerpetarrak geldiarazi
Gernika plazako herri kirolek eta Gudari plazatik abiada hartutako haurren danborradak Trintxerpe alaitu zuten larunbat eguerdian.
Haurren danborradako irudi bat. Bukatu dira Trintxerpeko karmenak, eta larunbat eguerdian argazki sorta bildu zuen HITZAk Pasaiako barrutiko kale nagusian. Bero itogarriarekin ere, hortxe abiatu zen haurren danborrada Gudarien plazatik 12:00ak pasatxo. Bidean, Gernika plazan, egin zuten topo gazteen doinuek herri kirolekin; horiek ere, izerdi betean eman zuten onena Trintxerpeko ikusleen aurrean.
Segidan, bi talde horien zenbait argazki:
