Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Aste honetan Gure Zumardia hesitu eta Azoka botako dute

Gaur goizean hasi dira plaza ixten, eta datozen egunetan berdina egingo dute Hamarretxeta kalean. Azoka egunotan eraitsiko dute.

Gaur goizean ekin diote plaza hesiz inguratzeari.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/19

Heldu dira topoa lurperatzeko obrak Antxo erdigunera; gaur goizean bertan hasi dira Gure Zumardia hesitzen, eta datozen egunetan botako dute Azoka. Udal arduradunek aurreratu dute aste honetan bertan ekingo diotela, halaber, Hamarretxeta kalea ixteari, Azoka parean dagoen saihesbidea estali eta trafikoarentzako egokitu ondoren.

Aipaturiko lanengatik, zenbait aldaketa nabarmen emango dira barrutian: batetik, Azoka eta Gure Zumardiaren inguruan dauden elbarrientzako hiru aparkalekuak ezabatu eta Oarso kalera lekualdatuko dituzte; eta bestetik, plaza nagusiko kioskoa kenduko dute behin-behinean (lanak bukatuta berrezarriko dute egungo lekuan).

Hesiak Ibaiondoko zabalgunera arte helduko dira, izan ere, bypass bat egingo da Molinao errekan, itsasadarraren azpian tunel bat eraikitzeko, Errenteria-Oreretarantz irteera gisa. Era berean, Antxoko geltokiari jarraipena ematen dion tunel faltsua egikaritzeko, errekaren ibilgua behin-behinean desbideratu beharko dute.

Geltoki berria Eskalantegi, Zumalakarregi, Biteri plaza eta Hamarretxeta kaleen artean egongo da. Oinezkoentzako sarbidea Eskalantegi kalean egongo da, eta igogailu bat ezarriko dute plazan, elizaren ondoan. Larrialdi-irteera, berriz, San Markos kalean egongo da.

Datozen hilabeteak
Gaurtik hasi eta datozen 21 hilabeteetan, geltokiko lanak gainazalean egingo dira. Epe hori pasata, berriz, aurreikusi dute lanekin lauza azpian jarraitzea, gainean plaza urbanizatua geldituko delarik. Gure Zumardiaren azalera ia bikoiztu egingo da, Azokaren egungo orubea zabalgune bihurtu nahi baitute (nahiz eta larrialdietarako irteeraren etxola bertan egon beharko den).

Azkar batean hustu behar izan dituzte Azoka etxe zuten elkarteek euren egoitzak. Alkartasuna Dantza Taldeak, esate baterako, herri deialdia egin zuen herenegun material guztia lekualdatu ahal izateko. Eraitsiko den eraikina euren jardueretarako erabiltzen zuten elkarte gehienen jarduna Eskalantegi kaleko 45. zenbakira eramango dutela azaldu dute udal arduradunek. Lokal hori Visesari erosi dio berriki udalak.

Dena den, argi utzi dute mudantza hori behin-behinekoa izatea nahi dutela, etorkizunean jarduera horiek Luzuriagako bulego zaharren eraikinean kokatu ahal izatea baita asmoa. Bertan gizarte eta kultur zentro bat sortu nahi du udal gobernuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.