Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Erasoen aurkako neurriak aktibatuko ditu udalak madalenetan

Errenteriako Udalak erasoen aurkako lanketa abiatuko du madalenetan. Horretarako, sentsibilizazio kanpaina berritu eta hainbat zerbitzu jarriko ditu jaietan herritarren eskura.

Elixabete Murua, Itziar Ostolaza, Aizpea Otaegi, Maite Gartzia eta Montse Luis.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/19

Errenteriako Udalak eraso sexistarik eta LGTBIfobikorik gabeko jaien aldeko lanketa jarriko du martxan madalenetan. Hori dela eta, udalak madalenak askatasunean bizitzeko deia egin eta neurriak hartu ditu, eta gaur goizean eman dute protokolo eta neurri horien berri Aizpea Otaegi alkateak eta alderdi politiko guztien ordezkariek.

Alde batetik, sentsibilizazio kanpaina berritu dute; eta bestetik, zenbait zerbitzu jarriko dituzte martxan herritarrek bertara jo dezaten beharra izanez gero. “Sentsibilizazio kanpainaren xedea da espazio publikoan presentzia izatea eta herritarren artean kontzientzia piztea”, azaldu du Aizpea Otaegik, “baita erasoen aurrean esku-hartzeko pautak eskaintzea ere, lehen pertsonan erasoa jasandako kasuetan, zein eraso baten lekuko izandakoetan”.

“Askotariko erasoak ikusaraztea da kanpainaren beste helburuetako bat”, zehaztu du Otaegik. Bertatik dator sortu den lelo nagusia, hari egiten baitio erreferentzia: ‘Ez bazaude eroso, erasoa da’. Horrez gain, “erdigunean jartzen du inork ez duela eskubiderik pertsona bat nola sentitzen den zalantzan jartzeko; baita eraso baten erantzulea erasotzailea denaren ideia ere”, baietsi du Errenteria-Oreretako alkateak.

Jaiei begira aktibatuko den kanpaina mugimendu feministako kideekin, jai batzordeko zenbait eragilerekin eta Ostari ostalarien elkarteko ordezkariekin batera osatu du udalak, modu kolaboratzailean.

Herritarren eskura egongo diren zerbitzuei dagokionez, honakoak ezarri ditu udalak:

24 orduko telefono zerbitzua

Uztailaren 21etik 31ra, biak barne, 24 orduko telefono zerbitzua aktibatuko da. Jai egunetatik harago joango dela azaldu du Otaegik, “erasoak ez direlako beti momentuan salatzen”. Telefono hori doakoa eta erabat konfidentziala izango da, eta artatzea psikologo batek egingo du beti, profesionalak egongo baitira beti deiaren atzean.

Telefono zerbitzuaren helburu nagusiak informazioa eta orientazioa eskaintzea, laguntza psikologikoa ahalbidetzea eta erregistroa burutzea direla zehaztu du Otaegik. Azken ideia horren xedea da “madalenetan jazotako eraso anitzen erregistroa osatzea, gertaerak ezagutarazi ahal izateko, argazki zehatza edukitzeko. Jaietan gertatzen dena jakitea ahalbidetuko digu, eta datozen urteetan kanpainak eta zerbitzuak hobeto zehazten lagunduko digu”, eutsi du alkateak.

Horrez gain, larrialdien kasuan, SOS Deiaken 112 telefonora edo udaltzaingoaren 092 telefonora deitzea aholkatu dute udal ordezkariek.

Indarkeria sexistarik gabeko gunea

Aurtengo jaietarako, lehen aldiz, orientaziorako eta informaziorako gune presentziala aktibatuko du udalak. Irekita egongo den ordutegian laguntza eskaintzen eta euskarri informatiboak banatzen murgilduko dela azaldu du Otaegik. Gune hori Foru plazan kokatuko da, eta bi profesional egongo dira lanean honako ordutegian:

  • Uztailaren 21, 22 eta 24an: 18:00-02:00.
  • Uztailaren 23an: 11:00-02:00.

Erantzunen aurrean erantzun publikoa Mugimendu Feministaren eskutik

Urtero egin ohi den bezala, udalak bat egingo du herriko mugimendu feministak eraso baten aurrean erantzun publikoa artikulatzeko sortu duen protokoloarekin eta berau gidatzeko protagonismo osoa mugimenduari emango dio.

Gaueko autobus zerbitzu indartua

Jaietarako bi linea berri aktibatuko dira gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko helburuarekin, ordueroko frekuentziarekin. Ohiko geltokiez gain, erdi bidean geltoki berriak izango dituzte bi lineek, eta Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak tarteko geltoki horiek sortzeko arrazoiak azaldu ditu: “Helburua da bakoitza bere etxetik ahalik eta gertuen uztea eta trantsitu seguru horiek ahalbidetzea”.

  • G1 linea: Irteerak 23:00 – 00.00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00. Ibilbidea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulatorioa, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75.
  • G2 linea: Irteerak 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20. Ibilbidea: Nafarroa etorbidea 75, Gabierrota, Lartzabal 1, Arragua, Erramun Astibia, R. Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza.

Udaltzainen salaketa bulego ibiltaria

Udaltzainen salaketa bulego ibiltaria Zubiaurre zubian kokatuko da, Aurrera tabernara eramaten duen zubian. Lehen aldiz ezarriko dute, eta helburua da “askotariko gertaeren aurrean herritarren laguntza eskatzera edo salaketa jartzera joateko kokapen finko eta gertukoa izan dezaten”, nabarmendu du Otaegik.

Honako ordutegia izango du zerbitzuak:

  • Uztailaren 21etik 24ra, biak barne, 20:00-02:00.

Igogailuak 24 orduz martxan

Lehenbizikoz, herriko igogailu guztiak martxan jarriko dira egun osoz, 24 orduz, herritarren mugikortasuna errazteko, bereziki, auzoen arteko bide irisgarri eta seguruak ahalbidetzeko.

Udalak jaietarako aktibatu dituen neurriez harago, Aizpea Otaegik nabarmendu nahi izan du “guztion ardura” dela madalenak ondo joatea eta “jende guztiak ondo pasatzea inolako deserosotasunik edo erasorik jasan gabe”: “Zaintza hori guztion artean egin behar dugu. Hauek tresna lagungarriak dira, baina azken finean, guztion ardura da dena betetzea”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.