Altzibarreko bazterrak txukunduz
Aurreko hilabeteetan Elizalde, Gurutze, Karrika eta Ergoienen aritu dira. Hondakinak jaurtitzeak dituen ondorioez jabetzea dute helburu.
Joan den igandean, Bazterrak Txukuntzen egitasmoak Altzibar auzoko bazterrak txukuntzeko deialdia antolatu zuen. Elizalde, Gurutze, Karrika eta Ergoien garbitu ostean, Altzibarreko txokoetan denetarik jaso zuten hainbat herritarrek.
Bazterrak Txukuntzenek helburua herritarrak hondakinak jaurtitzeak eragiten dituen ondorioez jabetzea ere badela azpimarratu du.