Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bi urre Pasaia Kayakentzat Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan

Maila handia erakutsi dute marea urdineko palistek K-1 eta K-2 probetan. Lortutako dominekin, bigarren izan da taldea sailkapen orokorrean.

Aritz Araneta eta Iñaki Fernandez Zumaiako itsasadarreko kai-muturretik sartzen, garaipenaren bila.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/21

Iragan larunbatean jokatu zen Zumaiako uretan Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketa, kadete mailatik beteranoen mailarainoko kategoria guztietan. Bertan Izan Zen Pasaia Kayak, eta txukun aritu ziren taldeko palistak maila handieneko bi kategoria lehiatuenetan, gizonezko K-1 eta K-2 probetan, hain zuzen ere.

Santiagoko hondartzatik irten ondoren Sakonetan eman behar zuten ibilbideko ziaboga bakarra parte hartzaileek, eta Zumaiako itsasadarrean, kirol portuaren parean,  izan zuten helmuga, 11 kilometro pasatxoko distantzia bete ondoren. Itsasoa bare zegoen, aldeko olatutxo txikiekin Sakonetaraino; beroak are gehiago gogortu zuen proba.

Bakarka
K-1ean, Oier Aizpurua zumaiarra zuen taldeak faborito nagusi, eta ez zien inolako aukerarik eman bere aurkariei, ia hasieratik atera baitzituen guztiak uberatik. Lander Rodriguez pasaitarra izan zen haren olatuan gehien iraun zuena, eta behin galdutakoan, ondo baino hobeto eutsi zion bigarren postuari seniorren sailkapenean eta sailkapen absolutuan, atzetik zituen lehenengo beterano arriskutsuei begirik kendu gabe, 53 minutu eta 24 segundoko denborarekin helmugaratuz.

Lana biribiltzeko, Antton Araneta taldekideak ere oso proba ona egin zuen, hirugarren postua eta brontzezko domina lortuz senior mailan, ur lasaietako probetan espezialista dire Martín Egaña eta Unai Azkune zumaiarrak gaindituta.

Binaka
K-2an, Aritz Aranetak eta Iñaki Fernandezek osatutako bikote pasaitarrak bere nagusitasuna erakutsi zuen, hasi eta buka. Argi eta garbi garaitu zituzten zumaiarrek aurkeztutako ontzi guztiak, eta 50 minutu eta 8 segundoko denborarekin probako ontzirik azkarrena izan zen haiena. Distira handiko urrea pasaitarrentzat.

Domina gehiago
Ioar Alonsok eman zien bigarren urrea pasaitarrei nesken kadete mailan, bere lana txukun burutuz, eta meritu handikoa eta aipagarria, halaber, Iker Lizasok junior mailan lortutako zilarra, ur lasaietan aurretik izan ohi dituen aurkariekin lehian. Itsasoan, aldiz, bare egon arren, Haritz Aizpurua zumaiarrak soilik gainditu zuen, 37 segundoko aldearekin.

Gainerako taldekideen lanari esker, bigarren izan zen Pasaia Kayak Gipuzkoako Txapelketako sailkapenean, Zumaiako Itxas-Gain talde garailearen atzetik, eta Hondarribiko Arroja taldearen, Donostia Kayak eta Donostiako ATSS taldeen aurretik, bost lehenengo postuetan.

Datorren asteburuan, hitzordu hirukoitza: Euskadiko Itsas Kayakeko Txapelketa eta Bidasoko jaitsiera larunbatean, eta Urola Ibaiko igoera-jaitsiera igandean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.