Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Udaltzaingoa: "Ezin da sokamuturrean parte hartu alkoholaren eraginpean"

Gogorarazi dute, halaber, 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu sokamuturrean. Jaien trafikoari buruzko argibideak ere eman dituzte.

Sokamuturra Donibane kaleko 19 zenbakitik Santiago plazara egingo dute.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/21

Pasai Donibaneko 2022ko Santio Jaietarako antolatutako ekitaldien gaineko zenbait argibide eman ditu Pasaiako Udaltzaingoak. Batetik, Donibane kalearen eta Santiago plazaren itxieren ordutegiak zehaztu dituzte, eta bestetik, sokamuturrerako zenbait ohar gogora ekarri.

Trafikoaren gainekoak, horratx:

  • Hilaren 24ean, 12:00etatik aurrera kalea moztuta, eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Hilaren 25ean, kalea moztuta egun osoan, eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Hilaren 26an, kalea itxita 18:00etatik aurrera, eta Santiago plaza kotxerik gabe zamalanetarako izan ezik.
  • Hilaren 27an, kalea itxita 09:30etik aurrera, eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Hilaren 28an, Santiago plaza kotxerik gabe, zamalanetarako izan ezik.
  • Hilaren 29an, kalea itxita 16:00etatik aurrera, eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Hilaren 30ean, eta 31n kalea moztuta egun osoan, eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Hilaren 30ean, larunbata, hainbat kultur ekitaldi egingo direnez, Lezo-Bide kalea moztuko da Meipiko biribilgunearen parean, 12:00etatik 17:00etara.

Donibane kalera eta Bizkaia plazara Larrabide errepidetik eta San Roke eta Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da. Irten, berriz, Bordalaborda kaletik irten beharko da. Bizkaia plazako aparkalekua txartela duten bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute hilaren 24tik 31ra arte, biak barne.

Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak direla ohartarazi du Pasaiako Udaltzaingoak, eta segurtasun arrazoiengatik alda daitezke. Lineako autobusak Meipiko biribilgunean emango du buelta hilaren 24ko 12:00etatik hilaren 31 arte.

Sokamuturra
Datorren astelehenean, hilak 25, eta aste horretako igandean, 31, sokamuturra egingo da Donibane kaleko 19 zenbakitik 93ra (Santiago plaza). Hori dela eta, denbora tarte horretan Pasaiako Udaltzaingoak bizilagunei eskatu die ekitaldiak dirauen artean kalera irten ez daitezen.

Larrialdi kasuetarako, poliziarekin berarekin (943 00 43 00) edota SOS Deiak zerbitzuarekin (112) harremanetan jartzeko aholkatu dute. Horrez gain, gogorarazi dute 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu sokamuturrean, ez eta alkoholaren edota bestelako substantzien eraginpean daudenek ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.