Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Zenbat egiten da euskaraz Oiartzunen?

2021eko datuen arabera, belaunaldi gazteenetan egiten da euskararen erabilera oparoena. Auzokako edo 2016 geroztiko datuak ere argitaratu dira.

oiartzun Oiartzungo euskararen erabileraren datuak argitaratu dituzte.
Beñat Agirresarobe
Oiartzun
2022/07/21

Oiartzungo Udalak herriko euskararen erabileraren zenbatekoak argitaratu ditu, Soziolinguistika Klusterrak eskuratutako datuak oinarri. Izan ere, klusterrak 2021eko udazkenean Euskal Herriko 135 udalerritan egin zituen hizkuntzen erabileraren kale-neurketak, eta datu orokorrekin txosten bat argitaratu zuen.

Datuok oinarri, udalak laburpena egin eta zenbait aldagaien emaitzak plazaratu ditu (denak kalean): euskararen ezagutzaren zenbatekoa; kaleko erabilera eta azken urteetako bilakaera; erabilera, adin tarteen arabera; eta, bukatzeko, auzoen araberako erabilera.

Euskararen ezagutza, hasteko, % 76,3an kokatuko litzateke; % 12,6a erdalduna; eta % 11,2a “ia euskalduna”. Udalak datuak jakinarazi aurretik egindako galdeketa batean, % 80tik gora kokatu dute herritarrek.

Kaleko erabilera eta azken urteetako bilakaerari dagokionez, lehenengoan % 53,3an kokatu da euskara, eta % 46,1a gaztelania (frantsesa % 0,1a, eta “beste hizkuntzak” % 0,6); eta bigarrenean (2016-2021 urteen arteko bilakaera), % 5,5 puntu jaitsi da euskararen bilakaera, gaztelaniarena % 5,9a igo den bitartean.

Adinei erreparatuz, hauek dira emaitzak: 2-14 urte bitartekoen artean % 73,8ak egiten du euskaraz, eta % 26ak gaztelaniaz; 15-24 urte bitarteko gazteen % 63ak egiten du euskaraz, eta % 36,6ak gaztelaniaz. Heldu gazteen artean (25-44 urte), euskaraz egiten du % 57,6ak, eta % 40,8ak gaztelaniaz. Heldu nagusien artean (45-64 urte), egoera irauli eta gaztelera da nagusi (% 64,7ak egiten du, euskaraz dabilen % 34,6aren aurrean). Bukatzeko, adinekoen artean (65 urtetik aurrera) gaztelera da nagusi ere: % 57,8ak egiten du gaztelaniaz, eta ia % 42ak euskaraz.

Auzoei dagokienean, euskara gehien entzuten denetik gutxienera, hauek dira emaitzak: Elizalden % 76,7; Iturriotzen %65,6; Altzibarren  %57,3; Gurutze Karrika eta Ergoienen %52,6; Ugaldetxon % 49 eta Arraguan % 18 baina gutxiago.

Oiartzungo Udalaren laburpen bideoa, hemen sakatuta ikusi daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.