[Galeria eta bideoa] Errenteria-Oreretako kuadrillen egun handia
Kuadrillen Eguna ospatu dute gaur madalenetan. Aurten bazkaririk ez, baina bazkalosteko poteorako hitzordua hutsik egin gabe bete dute.
Berdea izan da, aurten, Kuadrillen Eguneko kolorea. Bazkaririk ez dute egin, baina gainontzekoan, urtero bezala egin dute ehunka lagunek bazkalosteko poteoa -urtero bezala, edo beharbada, bi urteko etenaldia tarteko, sekula baino gogotsuago-.
Alamedan egin dute hitzordua 17:00etan, eta bertatik abiatu dira, kamioiaren musikari jarraiki, Errenteria-Oreretako kale nagusietan barrena. Bazkaldu ez, baina edan, edan dute. Egiari zor, ura hautatu dute askok gaur arratsalderako; aurreko gauetako ajearengatik, beharbada, edota aurretik egun luzea dutenez, gauerako indarrak gordetzeko. Nork daki.
Sindikato tabernan, tradizio denez, geldialdia egin du olatu berdeak. Jarraian, gaurko arratsak herrian utziriko zenbait argazki eta bideo bat.