Alberdi-Lazkoz eta Labaka-Lizeaga Zuloaga Oroitaldiko irabazleak
Jende asko hurbildu zen Agustina Otaola pilotalekura, ostiralean, finalak ikustera.
Joan den ostiralean jokatu ziren Agustina Otaola pilotalekuan XXVI. Zuloaga Pilota Oroitaldiaren finalak. Promesetan, Senar-Apezetxea eta Alberdi-Lazkoz lehiatu ziren, eta bigarrenak nagusitu ziren, 16-22. Elite mailan, berriz, Labaka-Lizeaga eta Etxezarreta-Garmendia izan ziren aurrez aurre, eta lehenengoentzat izan zen garaipena, 22 eta 14.
Finaleko pilotari onenak Alberdi eta Labaka izan ziren bakoitza bere mailan.
Festen bihotzean, jende ugari hurbildu zen pilotalekura finalak ikustera.
Txapelketa Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatzen dute.