[Galeria eta bideoa] Santioetako lehen astelehena, musikaz blai
Meipitik hasi eta Santiago plazaraino bidea egin du Donibaneko Kantujirak gaur eguerdian. Arratsaldean, musa, dantza eta eta herri kirolak.
12:30a pasatxotan egin du bat Kantujiak Meipiko parkean, eta bertatik, kantuz eta barrez egin dute bidea Santiago plazaraino, barrutiko puntu seinalatuenetan geldialdiak eginez. Jendez lepo zegoen herriko plaza, eta txaloz hartu dituzte abeslari nahiz musikariak bertako bizilagun eta bisitariek.
2022ko Santio Jaietako lehen astelehen goiza, eginda. Aurretik, ordea, asko dute ospatzeko gaur sanjuandarrek. 17:30ean hasiko da Bonantzako mus txapelketa, ordubete beranduago Gazteen XXXI. Dantza solteko txapelketa egingo dute, eta 20:00etan, eguna ixteko, herri kirolak Santiago plazan.
HITZAk gehigarria egin du aurtengo Donibaneko jaien gainean; ikusi nahi baduzu, egin klik hemen. Horra hor gaurko eguerdi eguzkitsuak utziriko zenbait argazki, eta bideo bat.