Jaietan, indarkeriarik gabeko eta sexologia guneak
Helburu eta zeregin ezberdinengatik, Oiartzungo Udalak berdintasun politikak hauspotzeko indartuko ditu guneok.
Datorren abuztuaren 2tik 6ra, xanistebanek iraun bitartean Oiartzungo Udalaren indarkeriarik gabeko gunea eta sexologia gunea egongo dira; bai plazan bai txosnagunean. Udalak mahai hauen aldeko apustua egin du, eta aurreko urteekin alderatuta ordutegia zabaldu du, berdintasun politiken aldeko apustuaren emaitza gisa.
Indarkeriarik gabeko gunea babes eta elkartasun mahaia izango da, herritarrak gaiaren inguruan kontzientziatzeko eta bitartekoak eskaintzeko. Sexologiaren guneak, ordea, aditu baten eskutik erotika osasuntsuaren inguruko informazioa eskainiko du.
Albisteko argazkian ikusi daitekeen bezala, hau izango da bi guneon ordutegia:
Abuztuak 2, asteartea
- 17:00etatik 20:00etara, plazan: indarkeriarik gabeko gunea eta sexologia gunea.
- 22:00etatik 00:00etara, txosnagunean: indarkeriarik gabeko gunea.
Abuztuak 4, osteguna
- 10:30etatik 13:30etara, plazan: indarkeriarik gabeko gunea.
- 17:30etatik 20:00etara, txosnagunean: indarkeriarik gabeko gunea eta sexologia gunea.
Abuztuak 5, ostirala
- 11:00etatik 14:30etara, txosnagunean: indarkeriarik gabeko gunea eta sexologia gunea.
Abuztuak 6, larunbata
- 11:30etatik 14:30etara, plazan: indarkeriarik gabeko gunea eta sexologia gunea.
- 22:00tatik 23:30etara, txosnagunean: indarkeriarik gabeko gunea.