2022/7/26

J. Etxeberria pala memorialaren finalak jokatu ziren igandean

Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

1936ko gerra

Bihar, 86 urte faxistek Oiartzun mendean hartu zutela

Erresistentziak lau egun iraun zituen; eta gero, alkatea eta zazpi zinegotzi atxilo eraman zituzten. Horietako hiru fusilatu zituzten.

'Oarsoaldea Urdina', proiektu berritzaile eta jasangarriak aurkitzeko

Irailaren 26ra bitarte, AZTI teknologia zentroak eskualde mailan lehiaketa abiatu du, itsas eremuan berrikuntza jasangarriak egiteko.

[Erreportajea] Etxerako bidean gora egiteko ohikoa bihurtu den «odisea»

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxo lotzen dituzten eskailera mekanikoen utzikeria salatzeko kalera ateratzen hasi dira goialdeko bizilagunak. Hurrengo manifestazioa asteazkenean egingo dute.

Jaietan, indarkeriarik gabeko eta sexologia guneak

Helburu eta zeregin ezberdinengatik, Oiartzungo Udalak berdintasun politikak hauspotzeko indartuko ditu guneok.

udaletxea oiartzun

Ostegunean, uztaileko ohiko udalbatzarra

Bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da, udaletxean. Gai ugari landuko dituzte hilabeteko ohiko batzarrean.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-7-22)

Uztailak 22ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXport Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrerak dira.

Gehiago