Aitor Odriozola Zubillaga

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA.

[Erreportajea] Eztena eszenaratzeko ahaleginean

Orain dela hiru urte sortu zen Ziztaka, Irunen euskara eta kultura ardatz izango dituen kafe antzoki bat eraikitzeko asmoz. Tarte horretan guztian, helburua egikaritzeko bidean aurrerapausoak eman dituztela nabarmendu dute Andoni eta Iker Eizagirre Zufiaurrek.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Karmele Mitxelena Etxebeste. Idazlea.

[Elkarrizketa] "Kontatzen ditudan istorioen hasierak irudiak izan ohi dira"

Mikel Zarate eta Donostia Hiriko Kutxa sariak lortu ditu aurten, baina umetatik dabil sormen lanetan. Inspirazio jasa amaigabea duela dirudi, elkarrizketa eten duen euriaren parekoa bai, gutxienez.

PIFeko antolatzaileak, pozik aurtengo edizioaren balantzearekin

Izaskun Gomez alkateak adierazi du maiatzean antolatutako edizioak "itxaropenerako koordenadak" ezarri dituela. 2024an hirugarren edizioa antolatzeko prestaketa-lanetan ari direla ere baieztatu du.

[Erreportajea] Indartsu dator bigarrena ere

Kontxako Banderaren lehen asteburuak gauza gutxi argitu ditu. Emakumezkoena zein gizonezkoena, bi lehiak daude zabalik. Eta ez garaileena bakarrik, sailkapenaren postu asko daude dantzan.

Urdaburuk Pirinioetara asteburuko irteera antolatu du

Irailaren 24 eta 25eko asteburuan izango da hori. Horrez gain, hilaren 17an Tolosaldeko biraren seigarren etapa ere antolatu du.

'Euskaraz barra-barra' marka sortu dute, bezeroek euskaraz egitea errazteko

Irailetik Euskaraldia hasi arte, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako dendetan probatuko dute marka berria. Urtarrilean Euskal Herrira zabalduko da.

ILARGI ARRIZABALAGA. ABESLARIA.

[Elkarrizketa] "Nire helburua momentuaz gozatzea izango da"

Bigarrenez igoko da Arrizabalaga Kilometro Lezoren oholtza gainera. Iaz ez bezala, kontzertu akustikoa izango da aurtengoa. Bakarlari moduan hasitako bideari eusteko asmotan da: abenduan bigarren diskoa aterako du.

Hibaika eta Hondarribia Kontxako Banderarako sailkatu dira

Errenteriarrek sailkatze estropadako laugarren denbora onena egin dute; hondarribiarrek, seigarrena. Arraun Lagunak izan da bizkorrena.

NAGORE PORTUGAL OTERMIN. PROIEKZIONISTA

[Erreportajea] Maitagarri magikoaren lilura

Izan zitekeen Disneyren azken pelikularen izena, baina erreportajearen protagonistak bere ogibidea definitzeko erabiltzen dituen hitzak dira titularrean ageri direnak. Zirkuko langileekin partekatzen du ogasuneko epigrafea, baina beste motatako malabarrak egiten ditu pasaitarrak: proiekzionista da.

J. Etxeberria pala memorialaren finalak jokatu ziren igandean

Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

Khegal enpresa bisitatu dute Garapen Mahaiko kideek

Enpresak prezisio handiko mekanizatuak egiten ditu. Bost ardatzetako tekniketan espezialistak dira, eta 4.0 industria tekniketan aitzindari.

Aldundiaren aurrekontuetan esku hartzeko aukera Pasaiara iritsi da

Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatua herrian jarri duten karpan izan da, eta prozesuaren arrakasta nabarmendu du.

Informazio saioa dendentzat, astelehenean

Digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultatzeko diru-laguntzen baitan, 14:00etatik 15:30era izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.

Liburuaren 'abentura harrigarria', hilaren 28an Lekuonan

Hitzaldi-kontzertua izango da, 18:30ean. 17:00etatik aurrera gaiari lotutako erakusketa bat egongo da ikusgai.

Azoka ekologikoa, larunbatean Zumardian

10:00etatik 14:00etara izango da. Eguerdian Eli Pagola eta Alaia Martin bertsolariak kantuan ariko dira.

Igerilekuen udako denboraldia igandean bukatuko da

Eskola egutegia hastearekin batera, Beraungo igerilekuko udako denboraldia amaituko da. Fanderiako igerilekua bi astez itxiko dute.

Estanis Karrerak erretiroa hartu du

37 urte egon da Musika Eskolan lanean, eta azken urteetan bandaren zuzendaria ere izan da. Egindako lana eskertzeko omenaldia egin dio udalak.

Arramendi pasealekuan aparkalekuak bikoiztuko dituzte

Lanak hasi dira dagoeneko, eta 6 asteko iraupena izango dute. Barandiaran parkea egingo den eremua ibilgailuz libratzeko beste urrats bat da.

Astelehenean irekiko da Xenpelar Tailerretan izena emateko epea

Matrikula online egin ahal izango da. Izen-ematea presentzialki egin nahi duenak irailaren 12tik 15era izango du horretarako aukera.

Altamiran aparkatzeko txartelak berritzeko epea, zabalik

Azaroaren 30ean amaituko da eskabideak egiteko epea. Aurrez aurre zein telematikoki tramita daitezke, eta hiru urteko iraupena izango dute.

Gehiago