J. Etxeberria pala memorialaren finalak jokatu ziren igandean

Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

Igandean, uztailaren 24an, Joakin Etxeberria pala memorialaren XXVII. finalak jokatu ziren Agustina Otaola pilotalekuan, 23  urtez azpikoen eta nagusien kategoriatan. Emaitzak honakoak izan ziren:

  • Larruzko paleta, 23 urtez azpikoetan: Alkorta – Anatz 25 eta Leproux – Duplé 35
  • Larruzko paleta, maila nagusian: Eskisabel – Ruben 35 eta Zumeta – Yorel 32

Finaleko pilotari onenak Leproux, 23 urtez azpikoetan, eta Ruben, nagusian, izendatu zituzten.

Bestalde, bezperan, uztailaren 23an, Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdi klasikoa egin zen. Bi partida izan ziren, ondorengo emaitzekin:

  • 1. partida: Elordi – Tolosa 22 eta P. Etxeberria – O. Etxeberria 17
  • 2. partida: Ezkurdia – Zabaleta 16 eta Altuna III – Rezusta 22

Bi egunetan ikusle asko elkartu dira pilotalekuko harmailetan, eta giro aparta izan da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.