Liburuaren 'abentura harrigarria', hilaren 28an Lekuonan
Hitzaldi-kontzertua izango da, 18:30ean. 17:00etatik aurrera gaiari lotutako erakusketa bat egongo da ikusgai.
Irailaren 28an, asteazkena, Liburuaren abentura harrigarria izeneko saioa egongo da Lekuona Fabrikan. Liburuaren historiaren kontakizuna, zuzeneko musikalen interpretazioak, liburu eta materialen erakusketa eta irudien proiekzioa konbinatuko dira. Horretarako, 17:00etatik gaiari loturiko erakusketa bat jarriko dute ikusgai, eta 18:30ean ekingo diote hitzaldi-kontzertuari. Sarrerak doan eskura daitezke lotura honetan.