Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa] Atxilotu bat Antxon, kotxe bati su eman eta familia mehatxatzeagatik

Luzuriaga inguruan aparkatutako ibilgailu bati su eman eta bertako etxebizitzetan bizi diren senideak barruan atxikitzea egotzi diote.

Kotxea, erreta, Luzuriaga inguruan.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2022/07/27

Ertzaintzak aditzera eman duenez, joan den goizaldeko hiruak aldera Pasai Antxoko bizilagun batek bertako Luzuriaga inguruan aparkatuta zegoen auto batek su hartu zuela ohartarazi zion poliziari. Horren jakitun, ertzainak eta suhiltzaileak gertaeren tokira bertaratu ziren.

Sutan zegoen kotxearekin ez ezik, Errenteria-Oreretako Ertzaintzaren hitzetan, indarkeria matxistarekin lotura izan lezakeen gorabehera batekin topo egin zuten agenteek. Haiek azaldutakoaren arabera, 38 urteko gizonezko batek emaztearekin eztabaida izan zuen etxe barruan eta, ondoren, kalera irten eta bikotekidearen senide baten ibilgailuari su eman zion.

Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, aipaturiko ibilgailuari nahita eman zion su 38 urteko gizonezkoak. Ibilgailuari su eman eta gero gertaturikoa azaldu dute agenteek: “Etxebizitzara itzuli, eta bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu du atea”.

Bizitokira sartu ezinik zegoenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan omen zen gizona, eta zenbait senide atxiki zituen barruan. “Bizkor taldea iritsi [Ertzaintzaren berehalako erantzunerako taldea da], eta inplikatuekin hitz egin duenean, pertsonak bertan behera utzi du bere jarrera eta poliziaren esku utzi du bere burua”, azaldu dute ertzainek.

Gizonezkoa atxilotu dute, familiari egindako mehatxuen eta hertsapenen ustezko delituak egotzita, eta ibilgailuari eragindako kalteengatik. Ertzaintzak baieztatu du indarkeria matxista egon zela tartean. Atxilotua polizia dependentzietara eraman dute beharrezko eginbideak hasteko, eta ondoren, Donostiako Guardiako Epaitegira eramango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.