[Galeria] Habanerek girotu dute Santioetako gaurik bereziena
Eserleku bat ere ez zuten libre utzi kantu eta dantza emanaldiaz gozatzera hurbildu zirenek. Leporaino zegoen Santiago plaza.
Atzoko 22:30ean hasi zen urteroko Habaneren ekitaldia, Donibaneko Santioetako gaurik berezienetakoa. Zenbait eserleku jarri zituzten antolatzaileek Santiago plazaren inguruan, eta bat bera ere ez zuten hutsik utzi bizilagunek. Leporaino zegoen.
Ikusi ez ezik, koruarekin abestu ere egin zuten ikusleetako askok. Baita musikaren erritmora txalotu, irrintzi aski bota, eta dantzatu ere animatuenek. Bi urteko hutsuneak gogoz zituen sanjuandarrak, eta plaza aurreko urteetan baino ilunagoa egon bazen ere, argitzea lortu zuten dantzari eta abeslariek.
Horra hor hainbat argazki: